Argazkien iturburuak

Street View-ko argazkiek bi iturburu dituzte: Google eta gure kolaboratzaileak.

Gure edukia

Gure edukia

"Street View" edo "Google Maps" agertzen da Google-ren edukian. Automatikoki lausotzen ditugu aurpegiak eta matrikulak gure irudietan.

Kolaboratzaileen edukia

Beste kolaboratzaile batzuen edukia

Erabiltzaileek ekarritako edukiak saka daitekeen kontu-izen bat du, eta zenbait kasutan, baita profileko argazki bat ere.

Nola osatzen du Street View Google-k

Street View irudiak partekatu ahal izateko, gogor lanean dihardu ingeniari taldeak kameren atzean. Hona hemen Street View erabilgarri izan dezazun taldeak egiten duen lanaren errepaso orokorra.

Ezagutu zure ingurua 360°-tan. Ikusi galeria

Ikusi norantz goazen

Herrialde askotan barrena dabil gure Street View autoa zure esperientzia hobetzeko eta zure ingurua ezagutzeko irudiak lortzeko. Ikusi autoa edo Trekker-a zein herrialdetan dabilen edo non ibiliko den hurrena.

Herrialdea
Lurraldea Barrutia Ordua
{[value.region]} {[value.districts]} {[value.datestart| date:'MM/yyyy']} - {[value.dateend| date:'MM/yyyy']}

Gure eskuetan ez dauden faktoreen ondorioz (eguraldia, errepideen egoera, etab.), posible da inoiz gure autoak martxan ez izatea edo aldaketa txikiak gertatzea. Kontuan izan, zerrendan hiri jakin bat aipatzen denean, inguruko hiri edo herri txikiagoak sar daitezkeela.

Egon garen tokiak

Mapako eremu urdinek Street View erabilgarri dagoen tokiak erakusten dituzte. Handitu xehetasun gehiago ikusteko, edo arakatu edukia gure webgune eta aplikazioekin.

Street View osatzeko Google-ren gailuak eta tresnak

Ezagutu Street View osatzeko gailuak eta tresnak.