Argitaratu zure 360°-ko istorioa eta areagotu bezeroek zure enpresarekin duten lotura
Ez da inoiz hain erraza izan Street View esperientziak sortzea. Grabatu bezain laster edukia partekatu nahi baduzu edo txangoak editatzeko aukera zehatzagoak behar badituzu, Street View-rekin bateragarria den tresna sorta zabala jartzen dugu zure eskura, baita argitaratzeko gidalerro errazak ere.
Street View-n irudiak argitaratzeko aukera gaitzeko, fabrikatzaile eta garatzaile hauekin elkarlanean jardun du Google-k, baina ez du ziurtatzen funtzio operatiborik edo mekanikorik*.
Zeure Street View-ko irudiak sortzeko, hautatu Street View-rekin bateragarria den produktu bat.
Street View Studio
- Street View-ko irudiak kudeatzeko eta argitaratzeko tresna.
- Kargatu eta kudeatu 360°-ko irudiak, egin haien jarraipena eta ikusi haiei buruzko estatistikak.
- Kargatu irudiak multzoka eta mugarik gabe.
Pilot Era 360°
- Denbora errealeko elkartzea (7 FPS), postprodukziorik gabe.
- Argitaratu kameratik Google-ra zuzenean.
- Easy Touch moduko pantaila, profesionalak ez direnentzat egokia.
INSTA360 PRO2
- GPS sistemaren modulu integratua
- FlowState: egonkortasun zinematikoa
- Farsight: distantzia handiko zuzeneko gainbegiratzea
INSTA360 PRO
- 8K bost fotograma segundoko abiaduran.
- Guztia erakusten duen 180°-ko ikuspegi-eremu bertikala.
- Denbora errealeko irudi-egonkortzailea.
RICOH THETA Z1
- 1,0 hazbeteko CMOS irudi-sentsorea, argiztapenarekin atzealdean
- 6,7K 5 fotograma segundoko abiaduran
- Android-erako Street View aplikazioa bideo moduarekin
RICOH THETA V
- 5,4K 30 fotograma segundoko abiaduran.
- Android-erako Street View aplikazioa (beta).
360FLY 4K
- 4K 30 fotograma segundoko abiaduran.
- Pro: USB eta HDMI irteerak ditu, eta baldintza gogorretan funtzionatzeko prestatuta dago.
MATTERPORT PRO2
- Argazki murgiltzaileak 3Dn.
- Street View aplikazioarekin integratzen da (beta).
RICOH THETA S & SC
- 5.2K bereizmeneko irudiak (ez du bideorik egiten).
- Street View aplikazioarekin integratzen da.
iGUIDE IMS-5
- DSLR kalitateko irudiak.
- Banako 360°-ko panoramikak eta barruko planoak.
CUPIX
- 360°-ko panoramika eta bideoetarako 3D softwarea.
- Panoramiken lerrokatze guztiz automatikoa.
- Doan beta bertsioaren probaldian zehar.
PANOSKIN
- Sarean oinarritutako txangoak editatzeko/argitaratzeko tresna.
- Ongi diseinatutako txango-eraikitzaile pertsonalizatua.
- Bezeroen estatistiken panela eskaintzen du.
GOTHRU MODERATOR
- Sarean oinarritutako txangoak editatzeko/argitaratzeko tresna.
- Moderatzeko esperientzia oso erraza.
- Argazkiak automatikoki lotzeko aukera.
GARDEN GNOME PANO2VR
- Ordenagailuetarako tresna, txangoak editatu eta argitaratzeko
- Argazkilari profesionalentzako hamaika tresna
- Behin bakarrik kobratuko da
TOURMAKE VIEWMAKE
- Sarean oinarritutako txangoak editatzeko/argitaratzeko tresna.
- Street View-rekin erabiltzeko diseinatu da.
- Hainbat hizkuntzatara itzuli da.
METAREAL STAGE
- Sarean oinarritutako txangoak editatzeko/argitaratzeko tresna
- Txangoa, planoa eta 3D-ko modeloa sortzen ditu 360°-ko argazki panoramikoetatik abiatuta
- Solairu bat baino gehiago onartzen ditu
PEDESTRIAN MOUNT KIT
- Aukera konpaktu eta arinak eskaintzen dira.
- Tripode txiki bat, erants daitekeen euskarri hankabakar bat, eta kaskoa eta kasko gaineko euskarria ditu.
HELMET MOUNT
- Arina da eta erraz instalatzen da.
- 360°-ko kamera gehienetarako balio du.
- GoPro kameretarako ere balio du.
VEHICLE MOUNTS
- Kamera handi eta txikietarako modeloak.
- Kamera handietarako modeloak konexioa partekatzeko aukera dakar.
- 360°-ko kamera gehienetarako balio du.
Ez dago bilaketa-irizpidearekin bat datorren emaitzarik.
*Garatzaileek eta fabrikatzaileek bete egin dituzte haien gailuak Street View-n gailu ziurtatu izateko eskakizunak. Gailuekin arazo tekniko eta logistiko zehatzak izanez gero, hornitzailearekin jarri behar zara harremanetan.
Erabiltzaileak emandako Street View irudiekin lotutako gidalerroak irakurtzeko, ikusi gure Maps zerbitzuaren erabiltzaileek ekarritako edukiaren gidalerroak.