Mendien atzean ezkutatuta egotetik begien bistan egotera: Street View-k munduari erreinu budista bat ireki zionekoa.

Himalaian dagoenez, Bhutanen mendate pila bat, haran oparoak eta ibai bareak daude han eta hemen. Horregatik, hango gobernuak Street View-rekin elkarlanean jardun zuen hamabi hilabeteko ekimen batean, ezkutuko bitxi horiek ezagutzera emateko, Bhutango turismoa sustatzeko eta garapen sozioekonomikoa pizteko.

Filmatzeko behar ziren baimenak lortzeko hainbat oztopo gainditu ondoren, Bhutango Turismo Kontseiluak 2020ko maiatzean jarri zuen martxan proiektua Google-ren Singapurko laguntza teknikoko taldearekin elkarlanean jardunez. Haiei laguntzeko, Street View-k bi Ricoh Theta V eta Insta360 Pro kamera bat utzi zizkien. Horrez gain, prestakuntza-ikastaro presentzialak eta arazoak konpontzeko aldizkako saioak eman zizkien, ekimena bide onetik zihoala bermatzeko.

2.625,86 km

argazkitan

2.398.285

irudi argitaratuta

7,4 milioi

ikustaldi

Bhutango edertasuna mapa digitaletan harrapatzea

Street View-ren ekimena baino lehen, Bhutanek ez zuen ez esperientziarik, ez ekipo teknikorik bisitari potentzialengana iristeko. Gauzak horrela, bidaiak planifikatzea erronka handia zen turistentzat. Orain, mundu guztiak (direla erromes budistak, direla balizko bisitariak) Thimpuko monasterio gotortuak eta Punakhako herrixka orbangabeak ezagut ditzake Internet bidez.

Proiektua munduko gainerako herrialdeekin komunikazioa hobetzeko gobernuaren planaren mugarri bat izateaz gain, Bhutango gizartea digitalizatzeko aurrerapausoa ere bada.

Erruz ibilitako Bhutango bide bat

Street View-ren nabigazio adimentsuari esker, turistek munduko gunerik interesgarrienetariko baterako sarbidea daukate, eta bidaiariek aukeratzeko eta mugitzeko erabateko askatasuna lortu dute. Denbora errealeko 360°-ko bideosekuentziak eta lurraren egoeraren berri ematen duten txango birtualak eskura izanda, bisitariek hobeto jakin dezakete zer espero behar duten eta, horren arabera, hobeto planifika dezakete bidaia.

 

Google Street View-ren bertsio bhutandarra herrialdearentzat berarentzat ez ezik, mundu osoko biztanleentzat izan da erabilgarria. Topografoek, enpresek, gobernu-erakundeek eta hezkuntza-erakundeek, besteak beste, erabil dezakete eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko.

-

Dorji Dhradhul, Bhutango Turismo Kontseiluko zuzendari nagusia

 

500 negozio gehitu dira Street View-n eta 4.000 eguneratze egin dira Bhutango mapetan. Horrek hainbat onura ekarri dizkie egoiliarrei; besteak beste, trafikoaren denbora errealeko eguneratzeak, ibilbideen iradokizunak eta tokiko enpresentzat ikusgai egoteko aukera handiagoa.

Google Street View-ko mapagileak Bhutanen, auto batean kamera bat instalatzen

Street View hobeak

Munduari irekitzeaz gain, gobernuak Street View-rekin egindako ekimena oso baliagarria suertatu zaio garapen-proiektuak planifikatzeko. Mendeetan zehar ezkutatuta egon den lurra filmatzean, Bhutango ondarea zaintzeko estrategiari hasiera eman zaio. Street View-ren datuekin, gobernuak bideen egoerari buruzko informazioa lor dezake, eta, behar izanez gero, haiek hobetu.

Gero eta esploratzaile gehiagok aurkitu dute Bhutan. Baina hogei hiri soilik jorratuta, 38.394 km² egiteko, eta azpiegituren garapen berriekin mapak maiz eguneratzea aurreikusita, Street View-ren ekimen hau hasi besterik ez da egin.

Street View-k mundu txikiak handiki konektatzen ditu. Irudi inguratzaileen bidez ezkutuko bitxiak erakusteak herrialde baten ibilbidea iraul dezake, eta haren garapenean funtsezko eginkizuna izan.

Partekatu zure Street View-ko irudiak