Zaletasun batetik mundu osoaren aurrean agertzera: nola ekarri zizkien onura handiak bertakoei Polinesia Frantseseko edertasuna mapetan islatzeak.

Polinesia Frantsesa: harea zuriko hondartzak, mendi-bideak eta UNESCOk gizateriaren ondare izendatutako hainbat leku ditu. Horregatik, bertara joatearekin amesten dute askok. Batzuek amestu bitartean, Christophe Courcaudek aukera paregabea ikusi zuen Street View-z baliatuta paradisua hurbiltzeko eta Tahitiko turismoa sustatzeko.

1.800 km

argazkitan

1.200.000

irudiak

honen bidez:

8K

bereizmeneko bideoak

8+

uharte

18

hotel argitaratuta

+450

enpresa-fitxa
sortu dira

Negozioak eta aisia bateratzea

Street View eta Polinesia Frantseseko uharte zoragarrienganako maitasunak bultzatuta, Christophek Tahiti 360 sortu zuen 2019an. Polinesia Frantseseko aire zabaleko eremu handietan 360°-ko argazkiak ateratzen ditu enpresa horrek (besteak beste, mendiko bideen eta hondartzen argazkiak), eta, gero, Street View-n kargatzen ditu. Hala ere, uharteko bizitzaren edertasuna islatzeaz gain, tokiko enpresen barneko txango birtual murgiltzaileak ere sortzen ditu Christophek Street View-n, ikusgaitasun handiagoa izan dezaten.

Polinesia Frantseseko mapak osatzea

Gaur egun ia dena digitalizatuta dagoen arren, ez da beti hala izan: Christophe eta Tahiti 360 iritsi baino lehen, Polinesia Frantseseko satelite-ikuspegiak soilik zeuden erabilgarri. Gainera, gauzak are gehiago zailtzeko, Bora Bora, Tahiti eta beste uharteetako kaleek ez zuten izenik; beraz, zaila zen orientatzea; bai bertakoentzat, baita turistentzat ere. Eta, larriagoa zena: suhiltzaile, polizia eta bestelako larrialdi-zerbitzuen lana ere oztopatzen zuen arazo horrek.

 

Beti uste izan dut Street View-k tokiko komunitateei onura handiak ekar diezazkiekeela. Etxetik irten gabe zeure burua toki jakin batera eramateko eta ingurua ezagutzeko aukera erabat zirraragarria iruditu zait betidanik. Hori bereziki erabilgarria zen Polinesia Frantsesean, non ia ezinezkoa zen toki batetik bestera erraz joatea.

-

Christophe Courcaud, Tahiti 360-ren sortzailea

 

Google Street View-rekin Bora Borako mapak sortu dira

Tokiko agintariek Street View-k uharteetako bizia nola hobe zezakeen ikusi zuten, eta Tahiti 360-rekin elkarlanean aritu ziren Tahiti, Moorea, Bora Bora, Raiatea, Maupiti, Huahine, Fakarava eta Rangiroako errepide guztiei izenak ezartzeko eta haien mapak osatzeko. Christophek 1.800 km egin zituen Polinesia Frantsesean barna, hainbat ibilgailu mota erabiliz; esaterako, lur orotako ibilgailuak, golf-autoak, bizikleta elektrikoak, ur-motorrak, eta baita zaldiak ere. Christopheren lanari eta agintariek partekatutako datu geografikoei esker, Google Maps-en Tahitiko zuzeneko trafiko-informazioa lor daiteke orain, baita ibilbiderik bizkorrenen iradokizunak eta tokiko enpresetara joateko jarraibideak ere. Hori bereziki lagungarria da larrialdi-zerbitzuentzat; izan ere, orain modu eraginkorrago batean egin dezakete lan uharte osoan. Azkenik, Street View-ko Tahiti 360-ren irudiek hiriaren antolamendua eta eraikinen eta errepideen mantentze-lanak erraztu dituzte.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatutako eremu batean sartzeko aukera

Tahiti 360-ren txangorik murgiltzaileena Raiatea uharteko Taputapuatea gunekoa da. UNESCOk gizateriaren ondare izendatutako gune horrek Polinesia Frantsesera urtero joaten diren 300.000 bisitarietako asko erakartzen ditu. Orain, haren edertasuna 360°-tan irudikatuta, Christophek milioika pertsonari eman die hura birtualki bisitatzeko aukera. Christophek Street View-n argitaratu duen lanak pantailetara ekarri digu munduko mirari hori, guztiok ezagutu ahal izan dezagun.

Uharte oso baten argazkiak ateratzea lan izugarri handia da, baina Christophek gogotsu ekin zion. Bora Borak eskaintzen duen guztiaren 360°-ko panoramikak egiteko, autoz, itsasontziz eta oinez ibili zen uhartean barna. Zazpi egun soilik behar izan zituen Christophek uharte osoaren mapa osatzeko, eta Street View-n denentzat argitaratzeko.

Bora Boraz gain, Christophek Tahitiko hiriburu den Papeeteko kale guztiei atera zizkien argazkiak, baita Pirae herrikoei ere. Ikusgaitasun horrek onurak ekarri zizkien bi herriei, Street View-n agertu zirenean.

Tokiko enpresek ere izan zuten Street View-n nabarmentzeko aukera. Hotel talde handiak (hala nola Intercontinental, Manava eta Hilton) nahiz ostatu txikiak irrikaz zeuden beren instalazioak mundu-mailako agertoki batean erakusteko.

Egin beharrekoen zerrendan toki gehiago gehitzea

Tahiti 360-k Polinesia Frantseseko irla guztien mapak osatu nahi ditu urtea amaitu baino lehen. Oraindik Maupiti, Tahaa, Markesa uharteak, Gambier uharteak eta Uharte Australak falta zaizkio. Polinesia Frantsesean oraindik lan asko daukan arren, Christophe hurrengo abenturan hasi da pentsatzen jada. Frantziako bere jaioterriko agintariekin lan egitea onartu du, eta Somme Tourisme agentziarentzat 400 km bidegorriren, Amienseko lorategi flotatzaileen eta tren turistiko baten argazkiak aterako ditu. Christophek Teahupooko argazkiak ere aterako ditu, non 2024ko Olinpiar Jokoetako surf-txapelketak ospatuko diren. Bien bitartean, Kaledonia Berria eta Wallis eta Futuna irlak gehitu nahi ditu Street View-n, bertakoen eguneroko bizitza hobetzeko eta jende gehiagori paradisua ezagutzeko aukera emateko.

Street View elkarlanean jarduteko plataforma bat da, non kolaboratzaileek komunitateei eta enpresei aurrera egiten laguntzen dieten, eta munduko toki zoragarriak etxera hurbiltzen dituzten Google Maps-en irudi murgiltzaileak argitaratuta. Gainera, edozeinek sor ditzake Street View-ko irudiak haiekin arrakastatsu izateko; ekarpenak egiten hastea besterik ez da behar.

Partekatu zure Street View-ko irudiak