Street View-ren 15. urteurrenaren ospakizuna

Street View 2007. urtean sortu zen, munduaren 360 graduko mapa izateko ideia zoro gisa. Ordutik hona, 220.000 milioi argazki baino gehiago atera ditugu, eta 10 milioi miliatik gora egin, 100 herrialde eta lurraldetan.
Urte hauetan espazioa, ozeanoa eta haien arteko txoko zirraragarriak arakatu dituzu, eta beti aurkitu duzu etxerako bidea.

Bidaia harrigarri bati buruzko oroitzapenak

Larry Pagek ideia zoro bat izan zuen: "Zergatik ez dugu sortzen munduaren 360 graduko mapa bat?"
Imajinatu! Street View-ko lehenengo irudiak argitaratu ziren, AEBko bost hiritakoak.
Street View-ko trizikloak lanean hasi ziren, autorik gabeko bideetako irudiak biltzeko.
Street View-ko elurretako motorra Whistler inguruko mendietan barna ibili zen.
Ur azpiko kamerekin Koral Hesi Handi zoragarrien irudiak bildu genituen.
Trekker-a mailegatzeko programari esker, hirugarrenek beren ingurua Street View-n islatzeko aukera lortu zuten.
Irudi historikoak gehitu ziren, mundua den moduan (eta lehen zen moduan) ikusi ahal izateko.
Street View Liwa basamortuan barna ibili zen gameluz.
Street View errealitate birtualean ikusteko aukera eskaini zen.
Rappela eginez, lurrazalaren azpira heldu ginen: Vanuatuko sumendi aktibo batera, hain zuzen ere.
"Lurraren goiko puntan" 4.000 urteko gune arkeologikoak arakatzeko aukera lortu zenuen.
Nazioarteko Estazio Espazialeko astronautek Lurraren goiko ikuspegi baten argazkia atera zuten.
Trekker-a hobetu zen; beraz, bereizmen handiagoko irudiak atera ahal ziren pisu txikiagoko tresna batekin.
Mars Institute-ren zuzendariak "Lurreko Marte" arakatzera gonbidatu gintuen.
Live View kaleratu zen, errealitateko ikuspegiaren gainean jarraibideak ikusita ibili ahal izateko.
Street View hiru zifrako zenbaki batera heldu zen: 102 herrialde eta lurraldetara, hain zuzen ere.
2004
2007
2008
2010
2012
2013
2014
2014
2015
2017
2017
2017
2018
2019
2019
2022
0

Zer berri Street View-n?

Berritasuna: denboran zehar bidaiatzea

Berritasuna: denboran zehar bidaiatzea

Orain, tokiak denbora igaro ahala nola aldatu diren ikus dezakezu Street View-ko iraganeko irudiei esker, Google Maps aplikazioan.

Deskargatu Google Maps aplikazioa

Gogokoen ditugun 15 ikuspegiak

Gogokoen ditugun 15 ikuspegiak

Gozatu gure planetako ikuspegi ederrenetako batzuez; adibidez, Mongoliako izotz-jaialdi batez edo Titikaka aintzirako ur gaineko etxeez.